XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JULIEN VINSON (1843-1926)Euskeraz ba-zekian arren, etzuen gauza aundirik gure izkuntzan idatzi.
Merezi du, orraitio, euskal eleder orrietan aipu berezia.
Paris`en jaio zan, bere ikas-lanak India`n egiñik.
1866`an, Baiona`n daukagu oian-zai edo begirale orokor.
Libourne`n il zan.
BERE LANAK Eten gabeko lana egin zuen Vinson`ek euskal baratzean, ia irurogei urtetan egin ere.1867`an sortu zuten Paris`en
Bere iritziak geienik latzak eta iñoiz zakarrak ditugu; eztabaida gogorrak ere izan zitun, Stempf eta Schuchardt`ekin oroz gain.
Euskal adimena lo zegoen oraindik, beretzat; eta gure erriak etzuen ezer onik, bere izkuntza kendu ezkero.
Pentsaera onek sortuta, ba-zitun bere etsaiak.
Bere lanik ederrena:
Geroago argitara zuen
Aitaturiko Bibliografian euskeraz, euskerari ta euskal erriari buruz zerbait biribildu duten guztien lanak eta izenak dakazki.
Era ontako lanetan oraiñarte osatu izan diran guztietatik bikaiñena duzu, dudarik gabe.
Euskal literaturaren kondaira bat jasean bururatzeko, ezinbestez, esku artean euki bear duguna; idazle zahar askoren berriz eta liburu geiagoren zeaztasun jakingarri ugariz abailduta bait daukagu.